'Ple-ple' esamoldea erabili izan da zerbait erabat beteta edo gainezka dagoela adierazteko. Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Sagar arbola hori ple-ple eginda dago!".
- Euskara batuan: "Sagarrondo hori plei-plei eginda dago!"
Iturria: M. Nieves Zangituri entzuna.
Iturri osagarriak: Euskara Batuaren Hiztegian ageri da 'plei-plei' formarekin. Ostera, ez da ageri ez Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian, ez Bergara aldeko hiztegian, ez eta Eibarko Euskara hiztegian ere.