Atzoko kadeteen partidan, denetik gertatu zen. Etxeko bikote Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana 3-7 galtzen egotetik, 10na berdinketa egiteraino erremontatu zuten partida. Zailtasunak zituzten, gainera, Caramanzanak eskua minduta baitzuen.
Hori gutxi ez eta partida 12-13 zihoala, Ibon Ibarrak orkatilan min hartu zuen. Partida eten egin zuten hainbat minutuz. Gero, minduta, baina partidan segitu zuen Ibarrak. 16 tantora arte, pareko ibili ziren bi bikoteak, 16na berdintzeraino. Baina gero, bergararrek, haiek ere gogorrak, lortu zuten abantaila txikiari eutsi ea 17-22 eginda irabazi zuten partida. Ordubete pasa iraun zuen.
Nagusiak
Nagusien partidari dagokienez, berriz, Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik Aretxabaletako Zugasti-Igartuaren kontrako partida jokatu zuten. Hura bizkorragoa izan zen. Hasieran, tanto asko sakez egin zituen Aitor Atxotegik, partida osoan dozena inguru egin zituen horrela. 22-5 eginda bukatu zuten partida.