Datozen hiru egunotako Soraluce Summit ate irekietan, “makina-erremintaren fabrikatzaileak bezero bakoitzari egokitutako proposamen pertsonalizatu bat erakutsiko du jendaurrean, hiru esparru barne hartzen dituena: azken belaunaldiko makineria, abangoardiako soluzio teknologikoak eta abangoardiako zerbitzu digitalak. Horien onurak zuzeneko erakustaldien eta mekanizazioen bidez egiaztatu ahal izango dira”.
Dimentsio handiko makina
Horrez aparte, iragarri dutenez, Alemaniako Krones enpresarentzat egindako “funtzio anitzeko makina berri bat aurkeztuko du, dimentsio handikoa, fresatze eta torneatze prozesuak barne hartzen dituena, bai eta automatizazio maila handia ere”.
Honako ezaugarriak ditu makina berri horrek: 6.000 mm-ko diametroa eta 7.100 mm-ko iraulketa duten fresatzeko eta torneatzeko bi mahai errototraslante, 40 tona arteko piezetarako gaitasunarekin. Fresatzeko eta torneatzeko hainbat buru ditu, eta 500 erremintako biltegi errobotizatua.
Tour gidatua
Ate irekien jardunaldiak borobiltzeko, adituen eskutik tour gidatua egiteko aukera ere eskaintzen du Soraluce Kooperatibak. Azken aurrerapenak eta proiektuak ezagutaraziko ditu, zuzeneko erakustaldiak ere egitez; digitalizazio industrialaren esparruan dituen berrikuntzak erakutsiko ditu; makinaren egoeraren auto-diagnostikorako Autocheck sistema, planta digitalizatzeko FactoryConnect soluzioa… eta monitorizazio integralerako plataforma aurkeztuko du lehen aldiz jendaurrean.
Tourrean parte hartzeko HEMEN KLIKATUTA eman daiteke izena.