Gaur, martitzena, Debarroko pilota txapelketak segida izango du, Arane kiroldegian. 19:00etan hasita, kadete mailako eta nagusi mailako partida bana jokatuko dituzte Soraluzeko taldeko pilotariek. Joan den asteko partidetako emaitzei dagokienez, berriz, nagusiek irabazi egin zuten partida; lau t’erdikoan, berriz, bat galdu eta bat irabazi egin zuten eta azkenik, alebinek galdu egin zuten.
Gaurko partidei dagokienez, lehenengo jokatuko dute kadete mailan Ibarra-Caramanzana bikoteak Bergarako Ormaetxea-Alberdi bikotearen kontra. Ondoren, jokatuko dute Atxotegi-Balerdi bikoteak Aretxabaletako bikotearen kontra.
Joan den asteko partidei dagokienez, berriz, barikuan alebinek 16-7 galdu egin zuten; Mikel Caramanzanak, berriz, irabazi egin zuen lau t’erdikoa.
Azkenik, kanpoan jokatutakoen artean, Ibon Ibarrak 7-22 irabazi zuen Tolosan eta Ekhi Amuategik, berriz, 22-7 galdu zuen Zestoan.