Ukrainako gerra

Gerrarik ez

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 13a, 19:20

Atzo, eguena, 50 herritar inguruk egin zuten Ukrainako gerraren kontrako protesta, Plaza Berrian. Luzatzen doa ukrainarren kontrako Errusiaren erasoa. Horren irudi, atzo arreta ematen zuen, adibidez, gerraren kontrako mezua dakarren pankarta Ukrainatik etorritako errefuxiatuek hartzea eta elkarretaratzean ukrainera nabarmen entzutea, handik ihes egin behar izan duten ukrainarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.