Bihar, Eskola Kirolaren azken jaia

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 13a, 12:01

Bihar, zapatua, goizetik eguerdira arte, eskola kirolak jantziko du herriaren erdigunea. Ikasturtearen amaiera gertu dagoela-eta, Eskola Kirolaren azken jaia egingo dute. Mailaka banatuta, altxorraren bila, kooperazio jolasak orienting proba eta oparien zozketa egingo dute ehunka ikaslek. Jaiaren eraginez, erdigunea itxi egingo dut zirkulaziora; Zubi Nagusia, berriz, zabalik izango da, bigarren piboteraino. 

Honakoa da biharko jaiko egitaraua:

EGITARAUA:
 • 10:00etatik 11:00etara, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta: ALTXORRAREN BILA. 10:00etan Soraluzeko Udaletxe kanpoan geratuko gara.
 • 11:15etatik 12:15 etara, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta: KOOPERAZIO JOLASAK Soraluzeko polikiroldegian. 11:15 polikiroldegian elkartuko gara.
 • 11:15etatik 12:15etara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasleei zuzenduta ORIENTING PROBA. 11:15etan Soraluzeko Udaletxe kanpoan geratuko gara.
 • 12:30 etan Ekitaldi Nagusia: OPARIEN ZOZKETA SORALUZEko eskola kiroleko ikasle guztien artean Plaza Berrian. *Euria eginez gero kiroldegian izango da (amaiera 13:00ak inguruan)