Plazentziatarron berbak

Zein da 'Ukatx' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko mai. 13a, 08:57

Zubia, ukatx egin eta gero, Taiwanen.

Aste honetako berba ''Ukatx' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Ukatx' berba erabili izan da zerbaitek edo norbaitek nekearen nekez pott egin edo lurra jo duela adierazteko. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Hainbeste denboran jan barik, neskia ukatx eginda jaonan".
  • Euskara batuan: "Horrenbeste denboran jan barik, neska pott eginda zegonan".      

Txorromorro jolasean ere erabiltzen zen 'ukatx egin' esamoldea: "Beste taktika bat ukatx bilatzea zen. Partaide libre handienak paga ahulenaren gainean jauzi egiten saiatzen ziren, ahal zen indar gehienarekin, pisuarekin honek ukatx egiteko". 

Iturria: Soraluzeko berbak Sorapedia.eus eta Luis Mari Unamuno Ahotsak.eus.  

Iturri osagarriak: Ez da ageri ez Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian, ez Euskara Batuaren Hiztegian, ez eta Bergara aldeko hiztegian eta Eibarko Euskara hiztegian ere.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.