Dena jokoan

Bihar, zapatua, futbol zelaira joateko deia egin du Sora Futbol Taldeko zuzendaritzak. Azken partida galdu egin zuen gorengo mailako taldeak eta horren ondorioz, zapatuan, dena du jokoan Sorak. Zale gazteak ere animatzeko, iragarri dute Sorako kamisetarekin doazenei litxarreriak emango dizkietela opari. 17:30ean da norgehiagoka.

Bihar jokatuko dute ligako azken jardunaldia eta Sorako gorengo mailako taldeari denetik gerta dakioke: maila galtzea, maila berean geratzea zein promozioa (hau da, beste eliminatorio bat) jokatu beharra izatea. 

Gainera, Ezoziko futbol zelaira kontrario zaila dator: Azpeitiko Ikasberri taldea. Joan den asteburuan lidertza galdu zuen, beraz, azpeitiarrek ere badute zergatik borrokatu beraz, partida benetan zaila dauka Sorak zapatuan 17:30ean.

Taldeari bultzada emateko zaleen babesa eskatu dute Sorako zuzendaritzatik eta dei egin dute zapatuan Ezoziko Futbol Zelaira animatzera joateko. Ildo horretan, Sorako arropaz jantzita joaten diren umeei litxarreriak emango dizkiete opari.

Infantilak Kopako final zortzirenetan

Sorarekin jarraituz, dena den, albiste pozgarri bat ere badago, kasu honetan Infantil mailako taldearen eskutik, izan ere ligako partida baten faltan, 1. sailkatu dira kopako final zortzirenetara. Ekainaren 5era luzatuko da kopako txapelketa.