Eskualdeko 30 bat enpresa izan dira Eusko Jaurlaritzaren laguntza-plana ezagutzeko ekitaldian

Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 18:03

Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu die Debabarreneko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022ko laguntza-plana. Debegesaren Eibarko egoitzan izan da ekitaldia, eta hogeita hamar enpresa izan dira bertan, programa bakoitzaren xehetasunak ezagutzeko helburuarekin.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da. Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta “lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere”. Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira.

Gaur goizean izan da informazio-jardunaldia, Debegesaren Eibarko egoitzan, eta eskualdeko 30 bat enpresa izan dira ekitaldian. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute. Informazio gehiagorako: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/77158.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Iñigo Ansola (Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria), Raul Perez (Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria), Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria), Aitor Urzelai (SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia), Juan Ángel Balbás (Debegesako zuzendari nagusia), Ana Camacho (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria), Ainhoa Ondarzabal (BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria) eta Alex Boto (Ihobe-ko zuzendaria).