Ukrainan gerra betean segitzen dute. Errusiaren erasoek ez dute etenik eta ezinegon handiarekin bizi dute hango egoera Soraluzen errefuxiatuta dauden ukrainarrek. Esaterako, joan den eguenean, errefuxiatuetako batek gerraren kontrako elkarretaratzean bertan jaso zituen hango mezu kezkagarriak eta hurrengo egunean, barikuan, bonbardaketak izan zirela jakinarazi zuten.