Domekan hasi zuten Debarroko txapelketa Soraluze Pilota Taldeko nagusiek. Elgoibartarrak izan zituen lehen arerio eta 7-22 irabazi zuten Atxotegik eta Bolinagak haien kontra.
Gaur, berriz, Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre, 19:45ean, Araneko frontoian.
Bihar kadeteak eta barikuan, alebinak
Bestalde, bihar, Debarroko txapelketaren baitan, kadete mailako partida izango da. Soraluzeko taldeko Ibon Ibarrak eta Mikel Caramanzanak jokatuko dute Oñatiko Aloña Mendi taldeko Guridiren eta Osaren kontra. 19:00etan da hitzordua, Araneko frontoian. Kadeteek bi partida jokatu dituzte orain arte eta biak irabazi.
Asteburuko hitzorduei dagokienez, berriz, barikuan, Udaberri Txapelketako bi partida jokatuko dituzte Soraluzen: 19:00etan alebin mailan lehiatuko dira Gorka Felix eta Galder Losada Astigarragako bikotearen kontra. Lau t’erdikoan, berriz, Caramanzanak jokatuko du Aretxabaletako Otazuren kontra kadete mailan.
Eta lau t’erdiko partida kanpoan jokatuko dute Eki Amuategik eta Ibon Ibarrak.