Plazentziatarron berbak

Zein da 'Istantza' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko mai. 6a, 09:47

Aste honetako berba ''Istantza' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Istantza' berba erabili izan da ilunabarra edo egunak iluntzen diharduen momentua  izendatzeko Plazentziako berbetan (zenbaitek goizean argitzen duen momentua izendatzeko ere erablitzen du. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Atzo istantzian ailegau ginan Urbixako aterpetxera".
  • Euskara batuan: "Atzo ilunabarrean ailegatu ginen Urbiako aterpetxera".     

Iturria: Luis Mari Unamunori entzuna.  

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin ageri da Bergara aldeko hiztegian eta Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian.  Ez da ageri Euskara Batuaren Hiztegian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.