Datutan begiratua, Soraluzen 247 langabe kontabilizatu ziren apirilean, martxoan baino 8 gehiago. Debabarrenari begiratuta, berriz, eskualdeko hiru herritan egin du gora langabeziak, Deban, Mendaron eta Soraluzen, beste guztietan behera egin du.
Tasari dagokionez, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztiek %8tik beherako langabezia-tasa dute. Soraluzek, berriz, %13,24koa du eta Eibarrek %12,40koa. EAEko tasa altuenetarikoak dira horiek.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 165 %6,32
- Eibar 1.574 %12,40
- Elgoibar 469 %8,65
- Mendaro 79 %7,78
- Mutriku 205 %7,89
- Soraluze 247 %13,24
- Debabarrena 2.739 %10,45