Gaztetxeko kontzertua 22:30ean hasiko da eta sarrera 4 euro izango da.
Martxoan hasi dute Krispetour izeneko bira bi taldeek eta azaro hasierara arte, Euskal Herriko bederatzi udalerritan joko dute, besteak beste, Euskal Herria Zuzenean festibal entzutetsuan.
Braulio
Braulio musika taldeari dagokionez, eurek diotenez moduan, taldearen abesti bakoitzean "atmosfera desberdinak sortzen dira". Gehiago jakiteko HEMEN klikatuta EtaKitton egindako elkarrizketa irakurgai.
Sofa
Sofa musika taldeari dagokionez, berriz, apirilaren 8an kaleratu zuen Krispetak izenburua duen disko berria. Taldearen hirugarren lana da, baina lehenengoa da Eloy Galan soraluzetarra bateria-jole dutela. Gehiago jakiteko HEMEN klikatuta Plaentxia.eus-en landutako artikulua irakurgai.