Datorren asteko protestaren helburua da Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari zuzeneko eskaera egitea: “Babes esplizitua eman diezaietela pentsiodunon aldarrikapeneki eta beharrezko erabakiak har ditzatela Gutxieneko Pentsioa 14 ordainsaritan 1.080 euro garbikoa izatea errealitate bihur dadin".
Manifestazioa 11:00etan abiatuko da Gasteiziko Udaletxeko plazatik. Bertara joateko autobusa antolatu dute Debabarreneko pentsiodunek. Izena emateko Txaro Leteri esan edo bestela asteleheneko elkarretaratzean jakinarazi.