Denda, saltoki edo negozio bat baduzu, honezkero izango duzu, agian, TicketBAIren entzutea. Ez kezkatu. Artikulu honetan, nola funtzionatzen duen azalduko dizugu, bai eta zertan datzan eta TicketBAI araudia betetzeko zer egin behar duzun ere.
Orain arte, araudiaren arabera, produktu edo zerbitzu bat kobratzen genuenean, erosketa-tiketa eman behar genion bezeroari. Aldi berean, salmenta hori guretzat erregistratzen genuen, fakturazio hori guztia biltzeko, gure jarduera ekonomikoen aitorpenerako.
Hemendik aurrera, TicketBAIrekin, bezeroarentzako tiketa sortzen dugunean, salmentaren berri eman beharko diogu gure Foru Ogasunari. Gure negozioaren edo saltokiaren jarduera edozein dela ere, sektore ekonomiko guztiak egongo dira TicketBAI araudiaren mende, eta nahitaez bete beharko da Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Izan ere, ez betetzeak zehapenak ekar ditzake. Aitzitik, araudira egokitzen bazara, kenkari handiak lor ditzakezu.
Zalantzarik gabe, TicketBAI araudiak jarduera ekonomiko guztien agerikotasun eta gardentasun handiagoa lortzea du helburu, baina baita, iruzur fiskalaren aurka egitea ere.