Izan Bidea erronkari amaiera emateko ekitaldia egingo dute urrian

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 2a, 10:30

Barikuan, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten 40 bat herritarrek, Sare Herritarra mugimenduaren eskutik. Halaber, Sarek iragarri du urriaren 8an, “deialdi jendetsua” egingo dutela, Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326km-en erronka amaitzera baitoaz. Besteak beste, Euskal Herriko talde ezagunak protagonista dituen kontzertua iragarri dute.

Sare herritarrak iragarri du aurrerago emango dituela urriaren 8ko jairako xehetasunak. Dena den, dagoeneko jakinarazi du ekitaldi nagusia Donostian izango dela eta besteak beste, jaialdia antolatu duela, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays, Esne Beltza, Dupla, Rotten XIII eta Trikidantzen kontzertuekin.

Saretik adierazi dute urruntze-politikaren amaieraren alde ibili direnak elkartu nahi dituztela Donostiako ekitaldian: “Urriaren 8an erronka honi amaiera eman ez ezik, urte luzeetan urruntze-politikaren amaieraren alde aritu diren herritar guztiak batu nahi ditugu, politika honen amaiera gauzatzen ari den honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta guztiona den lorpen hau guztiz gauza dadin aldarrikatzeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.