Bergara Kirol Elkartetik emandako xehetasunen arabera, “berritasun askorekin” dator aurtengo edizioa. “Futbola ardatz izango duen arren, beste kirol batzuek ere tartea izango dute eta futbol zelaiaz gain, mendia, hondartza eta lehen mailako futbol zelai batera bisita uztartuko dira. Jokalari profesionalen bisita ere ez da faltako aurtengoan. Kirola, baloreak eta euskara oinarri izango dituen aisialdi ekintza zabala antolatzea izan da aurtengo helburua”.
Osoa edo zati bat
Iraupenari dagokionez, aurtengo edizioa “inoizko luzeena” izango da, “parte-hartzaile zein gurasoen aldetik jasotako eskaeren” ondorioz. Dena den, zati baterako edo campus osorako eman daiteke izena: ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean (90 euro) edo ekainaren 24tik uztailaren 15era bitartean (220 euro).
Antolatzaileek esplikatutakoaren arabera, mutilen eta nesken taldeak antolatuko dira izena ematen dutenen kopuruaren arabera; hori bai, bereziki, neskei egin diete deia. “Bereziki kirola egin nahi duten neskei canpusean izen emateko deia luzatzen diegu”.
Maiatzaren 6ra arte
Izen-ematea zabalik dago maiatzak 6ra arte kanpusbke@gmail.com helbidean (bidali behar da formularioa beteta + transferentzia agiria).