Udazkenean egingo da hiztunen arteko ahozko ohiturak aldatzea helburu duen ariketaren hirugarren edizioa, ‘Hitzez Ekiteko Garaia’ lemapean, hamabost egunez, azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
Ariketa egiteko sei hilebete pasatxo falta direnean, Pil-pileanek eta Udalak bilera deitu dute herriko euskaltzaleak batu eta antolakuntza osatzen hasteko. Arianne Unamuno dinamizatzaileak aurreratu duenez, aurtengo edizioan “ahalegin berezia” egin nahi dute boluntario talde “zabala” osatzeko, zeregin “puntualak” izendatuz eta zeregin “konkretuetarako” lan-taldeak osatuz, antolakuntza jardunean "elkarlan atsegina eta gozagarria lortzeko".
Egueneko bilera 18:00etan hasiko da Tolarekuan eta aurreikusi dute ordu eta erdikoa izatea.