Plazentziatarron berbak

Zein da 'Kukumixo' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko api. 22a, 11:57

Aste honetako berba ''Kukumixo' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Kukumixo' berba erabili izan da makurtuta edo kokoriko postura izendatzeko Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Pastoriak orduetan egoten dia kukumixo".
  • Euskara batuan: "Artzaiak orduetan egoten dira kukulumuxu".     

Iturria: Luis Mari Unamunori entzuna.  

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin ageri da Bergara aldeko hiztegian eta Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian. 'Kukulumixo' formarekin Eibar aldeko hiztegian eta 'kukulumuxu' formarekin Euskara Batuaren Hiztegian. 

Orotariko hiztegian, 'kukumixo' berbaren ondorengo aldaerak ageri dira: kukulumuxu (V-arr-oroz-m), kukulumutxu (V-m-gip), kukurumixo (V-m-gip; Añ (V)), kukurumitxu (V-ger), kukurumux (G-azp), kukurimixo (Añ (V)), kukulumixo (V-m-gip), kukulumutxio (V-m), kukumaixo (V-gip), kukumukuxo (V-gip), kukumixo (V-gip). Ref.: A (kukulumixo, kukurumixo); Iz To 187, UrrAnz (kukumukuxo); Etxba Eib (kukulumixo); Etxabu Ond 114; Elexp Berg (kukulumixo, kukumixo).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.