Barikuan, herriko umeak ziztu bizian ibili ziren arratsaldetik iluntzera. Korrika Txikia egin zuten lehenengo; kalean gora eta behera dantzan eta korrika jardun zuten ondoren, Piraten kalejirako lagunekin eta azkenik, buruhandiak zirikatzen eta haiengandik ihesi korrika ibili ziren, zein baino zein arinago. Iluntzea borobilzeko, Duplako bikoteak dantzan eta saltoka jarri zituzten bertaratutakoak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.