Apirilaren 1ean pasatu zen Korrika Soraluzen eta herriko 24 taldetako ordezkariek eroan zuten lekukoa, tarteka euripean eta txingorpean ere bai, baina gustura. Segidan, Soraluzeko ibilbidea jasotzen duen bideoa ikusgai, lekuko aldaketa guztiekin. (Plaentxia.eus-en asmoa zen lehenago bistaratzea baina arazo batzuk tarteko ezin izan du bistaratu orain arte)
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.