Atxotegik ez zuen halakorik espero, aurreko denboralditik palan bakarrik pare bat aldiz ibilita baitzegoen. Gainera, tentsioa ere sumatu zuen soraluzetarrak, “Jonengaitik” txapela irabaztea nahi zuelako, baina ez zen “oso konbentzituta” joan. Hala ere, partida “ondo” joan zitzaion eta txapela Soraluzera ekarri du Atxotegik.
Goiko argazkian, lehen mailako finalistekin batera azaltzen da Atxotegi. Txapelduna Azkoitiko Epelde eta azpi-txapelduna Zarautzeko Daguerre.
Oharra: Plaentxia.eus atarian iragarri genuen gaur, zapatua, zela gomazko paletako finala. Oker zegoen iragarrita. Barkatu gaizki esanak.