Plazentziatarron berbak

Zein da 'Galdumina' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko api. 8a, 09:00

Aste honetako berba ''Galdumina' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Galdumina' berba erabili izan da Plazentziako berbetan zerbait galtzeak eragiten duen mina edo tristura izendatzeko . Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Azkenengo minutuetan galdu zeben partidua eta galdumina galanta".
  • Euskara batuan: "Azkenengo minutuetan galdu zuten partidua eta galdumina galanta".    

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna. . 

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin dakar Bergara aldeko hiztegiak. Gainerako hiztegiek ez dakarte; ez Eibar aldeko hiztegiak eta ezta Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta Euskara Batuaren Hiztegiak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.