SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatu dutenez, ”Osasun Sailak ez du urrats bakar bat ere egin gure osasun sistema publikoak bizi duen egoera larria iraultzeko” (…) "Azken asteetan egin duen gauza bakarra EPE eskas baten azterketa datak iragartzea izan da. 1.611 plaza besterik ez daude deituta, duela urtebete eskas behin- behineko 24.600 langile baino gehiago egon arren, hamarretik ia sei".