22. Korrika 'Hitzekin'

Ehunka plazentziatarrek parte hartu zuten Korrikan

Ubane Madera Zangitu 2022ko api. 2a, 10:13

Korrika ez da bakarrik lasterketa pasatzen denean bertan antxintxika egitea. Korrika bada ere egunak pasatzea pankartak eta petoak egiten hura datorrenerako; Korrika etorri bitartean zain eta zain egotea; eta, zelan ez, Korrika pasatu bitartean, ahalik eta indartsuen goratzea. Atzo, hori guztia egin zuten ehunka soraluzetarrek, umeek, helduek zein nagusiek, zein baino zein urduriago eta irribarrea ahotan zutela. Korrikan zuzenean parte hartzeaz aparte, erdiguneko kaleak eta plazak beteta izan ziren, Korrikari agur bero-beroa eginez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.