22. Korrika 'Hitzekin'

Korrikarekin busti dira plazentziatarrak

Ubane Madera Zangitu 2022ko api. 1a, 13:15

Gaur, majo busti da Soraluze Korrikarekin. Euskararen aldeko lasterketak berarekin ekartzen zuen zirrarak goitik behera bustitzeaz aparte, soraluzetarrez beteta zetorren Korrika erdigunera iristeaz bat txingor zaparrada hasi da eta herri bukaeraraino, Korrikarekin batera segitu du, kalea zuritzeraino. Dena den, eragozpena baino, eguraldi kaxkarrak antxitxika segitzeko indarra eman du eta hainbaten esanetan, aurtengo Korrikaren Soraluzeko zeharkaldia “epikoa” izan da.  Argazkiak: Korrika.

 

Oharra: Aurtengo edizioan, Korrikaren antolakuntzak erabaki du argazkiak eta bideoak eurak izendatutako argazkilari eta kameren bitartez grabatzea eta ondoren tokiko hedabideei helaraztea. Hain zuzen, Korrikaren antolakuntzak helarazitakoak dira albiste honetan argitaratu diren argazkiak. Bideoa, berriz, jaso bezain laster argitaratuko dugu.