Orain, dio Soraluzen Elgoibarren baino gertuago sentitzen duela euskara. “Elgoibarko nire lagunek gazteleraz egiten dute. Hemen gurasoen artean euskaraz egiten dute eta ni ere ahalegintzen naiz. Batzuetan ez dut jakiten euskaraz nola esan... Bost urteko alaba dut eta berarekin bertako euskara ere erabiltzen dut, 'dosta' eta abar, berari entzuten diodalako”.
Urrian hasi zen euskaltegian eta B2 maila eskuratu nahi du (oinarrizko maila ahoz eta idatziz). Administrazioa ikasten dihardu, lan bila dabil eta horrez gain gustatu egiten zaio hizkuntzak ikastea. “Betidanik gustatu izan zait hizkuntzak ikastea. Hogeita bi urterekin Londresen egon nintzen eta orain hemen nago. Oso esperientzia ona da euskaltegikoa, jendea ezagutzen delako eta hizkuntza praktikatzen delako. Euskara oso hizkuntza polita da, soinuagatik, gozoa da entzuteko. Adibidez, 'muxu' berba asko gustatzen zait”.
Euskarazko kultur jardunari dagokionez, Gatibu musika taldea gustatzen zaio eta ETB3 ikusten du alabarekin.