Euskaltegian sartu zenean “berba solte batzuk besterik ez” zekizkien. “Orain, bi ikasturte eta erdiren ostean, lehen baino bastante gehiago ulertzen dut. Harrapatzen ditut berba batzuk… Nire zailtasuna da ez nagoela murgilduta euskaldunen artean… Eta beste bat hemen herri bakoitzean berba egiten duzuela gogoak ematen dizuen moduan. Kar, kar, kar. Ez daukat nik ikasteko gaitasun handirik baina gustura dihardut eta asmoa dut jarraitzeko ahal dudan bitartean. Iruditzen zait euskaltegira etortzea modu ona dela denbora aprobetxatzeko. Eta kontuz ibili ze laster Pil-pilean irakurtzen ere hasiko naiz eta! Kar, kar, kar…”.
Euskal kulturatik Mikel Laboaren eta Benito Lertxundiren kantak ditu gustuko. “Ez didazu sinetsiko baina kanta batzuekin ileak tente jarri izan zaizkit eta malkoak atera ere bai. Letra ulertu barik, kantatzeko moduarengatik, transmititzen didanarengatik”.