Soraluzeko taldeko gazteak urduri eta markagailuan atzetik zihoazela hasi zuten Udaberri Txapelketako finala, gainera, Mikel Caramanzana atzelaria eskuan min hartuta zebilen.
Aitor Atxotegi entrenatzaileak kontatutakoaren arabera, hala ere, partidaren erdi aldera, parekatu egin ziren indarrak eta Soraluzeko ordezkariak 14-19 irabazten ere joan ziren. Baina, sakea berreskuratu zutenean, Azkoitiko atzelaria aurrera pasatu zen, eta, “aurrean aberia handia egin zuen, sakeraekin”, esplikatu du Atxotegik. Hala, 22-20 amaitu zen finala.
Gallastegi finalerdira
Bestalde, Soraluze Pilota Taldeko Jon Gallastegi finalerdira ailegatu da banakako bigarren mailako txapelketan. Atxotegik esan duenez, Soraluzen jokatuko da finalerdia, baina oraindik data zehazteko dago.
Argazkiak: Soraluze Pilota Taldea.