Estreinaldi bikaina

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 28a, 10:45

Marraseko benjaminak Bilbon. Argazkia: Iraitz Ibarzabal.

Atzo, domeka, Soraluzeko Marras taldeko benjaminak Bizkaiko eskola kiroleko lehiaketan hasi ziren, estreinaldi bikainarekin. Bi partidatatik biak irabazi zituzten.

Bilbon jokatutako partidetako bat Hot Shot Etxanoren aurkakoa izan zen. 11-7 irabazi zuten soraluzetarrek.

Bigarren partidan, berriz, Aguraingo Muskerrak taldea izan zuten aurkari eta haien kontra ere garaipena eskuratu zuten, 6-1.

Primeran hasi dute bada, txapelketa. Sailkapeneko lehendabiziko postuan eta gainera, “emaitza positibo eta alaia”, eskuratuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.