Plazentziatarron berbak

Zein da 'Lokamutsa' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko mar. 25a, 13:17

Aste honetako berba ''Lokamutsa' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Lokamutsa' berba  erabili izan da loaldi labur eta arina izendatzeko Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Autobusian lokamutsa egin jonat eta indarberrituta najaon".
  • Euskara batuan: "Autobusean lokuluxka egin dinat eta indarberrituta natxion".     

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna. . 

Iturri osagarriak: Esanahi berarekin baina 'lokamuxa' formarekin jasotzen du Bergara aldeko hiztegiak, 'lokamusa' formarekin Eibar aldeko hiztegiak eta 'lo-kamuts" formarekin Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak.  Euskara Batuaren Hiztegiak 'lokamuts' forma jasotzen du baina kasu honetan esanahia "amesgaiztoa" edo loaldi txarra da.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.