Bihar, 10:30ean hasiko da finala, Azkoitin. Frontoian, aurrez aurre izango dira, Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana Azkoitiko Joritz Azkoitia eta Denis Galartzaren kontra.
Ohi moduan, partida amaitu arte itxaron egin beharko da emaitza jakiteko, baina soraluzetarrak esperantza handiarekin doaz Azkoitira.
Izan ere, Gipuzkoako txapelketan eta Udaberri txapelketan partida bakarra galdu dute, eta, Gipuzkoakoan, gainera, ezin izan ziran final erdietara sailkatu berdinketa hirukoitz batengatik, baina oraingoan bai, finalera ailegatu dira eta beraz, jokatzeko gogo handiz eta irabazteko esperantzarekin doazela kontatu du haien entrenatzaile Aitor Atxotegik.