ELA sindikatuak gogora ekarri du dagoeneko lau urteko gatazka eta 257 greba egun daramatzatela protestan alda ditzaten euren ustez “prekarioak diren lan baldintzak”, pandemiak okertu besterik ez dituenak egin.
Diotenez, “gero eta langile gutxiagok lan karga handiagoari eta baldintza prekarioagoetan aurre egin behar diote langile eta egoiliarrengan dituen ondorio kaltegarriekin”.
Esan dute, egoera onbideratzeko “Aldundiari hainbat bilera eskaera egin ondoren, azkena otsailaren 14ko greba egunean eta hamaika eragileren (senideak, pentsiodunak, feministak eta auzo elkarteak) atxikipenarekin”, erakundeak ez duela “inolako erantzukizunik hartu”. Eta bitartean, “Patronalek inoiz baino negozio handiagoa” egiten ari direla, “Aldundiaren utzikeriaren kontura”.
Gogora ekarri dute “pandemiak argi erakutsi” zuela zein ziren funtsezkoak ziren zaintza-lanak”. Baina, salatu dutenez, “lan hauek aitortu eta duintzetik urrun, gure erakunde eta patronalek egoera hau eredu anker hau betikotu eta negozioa handitzeko erabili nahi dute”.
Horren aurrean, jakinarazi dute borrokan jarraituko dutela, “nahiz eta %100eko zerbitzu minimoak ezarriz, hau da, grebarako eskubidea ukatuz, ixilik nahi gaituztelako”.