Hiru puntuak eta esperantza

Egoitz Unamuno 2022ko mar. 21a, 08:00

Mailari eusteko esperantza bizirik dago zapatuan Astigarragako Mundarroren aurka 3 eta huts irabazi eta gero. Partidua bigarren zatiaren hasieran hautsi zuen Markel Gilek, zelaiaren erdialdetik gol ikusgarria sartu zuenean. Handik laster etorri ziren Ion Perez mendaroar aurrelariren bi golak eta 83. minuturako partidua erabakita zegoen.  

Garaipen honek sailkapenaren azken postutik urruntzeko aukera emango dio Sorako gorengoen taldeari. Izan ere, ligaxkako lehen bi partiduetan Sorak puntu bakarra eskuratu zuen eta ondorioz, sailkapeneko azken postuan zegoen. Dena den, datorren asteburuan, ligaxkako lehen itzuliaren laugarren eta azken partidua jokatuko du Sorak Azpeitin Ikasberriren aurka eta bertan punturen bat eskuratzea ezinbestekoa izango da Aste Santu ostean jokatuko den ligaxkaren bigarren itzulira lasai heltzeko.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.