Barikuan jokatutako kadete mailako partidaren hasieran, bosna berdintzea lortu zuten oñatiarrek. Hortik aurrera, Ibarra eta Caramanzana aurretik jarri eta halaxe eutsi zioten partida amaitu arte.
13. tantotik aurrera, gainerakoak nahikoa erraz egin zituzten Soraluzeko taldekoek, bizkor, 7 bat tanto sakez eginda. Batik bat, aurrean jokatu zen barikuko partida.
Pozik amaitu zuten barikuko norgehiagoka Soraluzeko taldeko gazteek, finalera sailkatu zirela jakinda.