Asteburu betea dute Marras Irristaketa taldekoek

Ubane Madera Zangitu 2022ko martxoaren 12a

Gaur, zapatua, Zaragozara bidean dira Marras Irristaketa taldeko jokalariak. Bi partida jokatuko dituzte bertan, eguerdian zein arratsaldean. Bihar, berriz, alebinen txanda izango da. Ligako azken-aurreko jardunaldia dute aurrez aurre, Bilbon.

Gaurko partidei dagokienez, 12:00etan da lehena eta 17:00etan, berriz, bigarrena. Iraitz Ibarzabal entrenatzaileak esan duenez, denboraldiaren amaiera alde honetan, sailkapena pixka bat txukundu nahian joango dira soraluzetarrak.

Biharko partidei dagokienez, berriz, hirugarren edo laugarren postuarengatik borrokatuko dira alebinak, Bilbon, 10:00etan eta 12:00etan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.