Plazentziatarron berbak

Zein da 'harpasua' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko martxoaren 11

Harpasoak Jesus Txurrukaren grabatuan.

Aste honetako berba ''harpasua' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Harpasua' berba ibaia pasatzeko ezarritako harriak izendatzeko erabili izan da Plazentziako berbetia. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Zubirik ez daguanian, harpasuen gainetik pasau bihar".
  • Euskara batuan: "Zubirik ez dagoenean, harpausoen gainetik pasatu behar".    

Iturria: Ramiro Larrañagaren berba zerrenda

Iturri osagarriak: 'Harpauso' formarekin jasotzen dute Bergara aldeko hiztegiak, Eibar aldeko hiztegiak, Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta Euskara Batuaren Hiztegiak. 

Oharrak:

1) Orotariko hiztegiak Soraluzeri erreferentzia egiten dion ohar hau dakar: "Antes de construirse dos puentes, Plaentxi tuvo solamente uno, existían dos [harpasuak]. Pasatzeko bideak eta ez pauso-ak egiteko lekuak. Iturburu eta Errekaldeko harpasuak (V-gip)" Oregui (comunicación personal).

2) Txaro Leteren testigantza dago jasota Ahotsak.eus-en: Hiru harpaso zeuden: bata laukia modukoa zen, bigarrena luzexka eta hirugarrena borobila. Han jausten zenari kantatu egiten zioten: "Amamurgil, zeinendako? Terendako!". Erortzen zenaren izena esaten zen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.