Otsaileko datuen arabera, langabeziak behera egin zuen urtarrilarekin alderatuta. Beherakada txikia da, lau langabe gutxiago kontabilizatu dituzte besterik ez eta langabezia-tasa da 12,38. Baina hala ere, 2009tik, urte hasierako hilabeteetan erregistratu den langabezia tasarik baxuena du herriak gaur egun. Hori bai, Gipuzkoako langabezia-tasarik altuena izaten segitzen du.
Eskualdeari begiratuta, berriz, Soraluze eta Mutriku dira langabezian behera egin duten Debabarreneko udalerri bakarrak. Gainerakoek gora egin dute, Mendarok izan ezik, han, urtarrileko datu berberak dituzte.