Gizarte Segurantzari gutuna, hiru eskaerarekin

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 28a, 12:18

Gaur, astelehena, pentsio publiko duinak eskatzeko elkarretaratzean jakinarazi dute gutuna helaraziko diotela Gizarte Segurantzaren Institutuko Zuzendaritza Nagusiari. Oro har, pentsioen igoera benetako KPIren araberakoa izan dadin bermatzeko hiru eskari nagusi egingo dizkiote.

Pentsioen elkarretaratzean salatu dutenez, “egiaztatu” dute 2021ean eta 2022an pentsioen eguneratzea ez zetorrela bat bizitzaren kostuaren igoerarekin. 

Hori zuzentzeko, honako hiru neurri betetzeko eskatuko dizkiote Gizarte Segurantzaren Institutuko Zuzendaritza Nagusiari: 

  • 2021erako pentsioaren %3 ordaintzea, pentsioen erosteko ahalmenaren galera konpentsatzeko, ez baita % 5,5eko KPI erreala aplikatzen (azarotik abendura), % 2,5 baizik, eta, zenbateko hori ere finkatu dadin.
  • 2022rako, 2022ko urtarrileko pentsioen igoeran aplikatutako %2,5 urte honetarako aurreikusitako KPItzat hartzea, eta urte amaieran pentsioen erosteko ahalmena galtzeagatik konpentsazio-ordainsaria berrezartzea.
  • Gutxieneko pentsioa 1080 eurora arte handitzea.

Gaurko elkarretaratzean, 45 bat herritar izan dira Plaza Berrian.