Partaidetza ikusgarria

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 28a, 11:09

Herritarrak ekarpenak egiten, kapsulan.

Barikuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Soraluzen izan zuen kapsulan partaidetza ikusgarria izan zela jakinarazi zuten bertan lanean izan ziren bi teknikariek. “Marka, errekorra” lortu zela ere esan zuten. Izan ere, 463 soraluzetarrek eraman zituzten ekarpenak.

 

Diputazioko teknikariek kontatutakoaren arabera, batik bat, goizean izan zen partaidetzarik handiena. Besteak beste,  Institutuko ikasle guztiak bertaratu ziren Diputazioko kapsulara eta baita heldu asko ere.

Herritarrek egindako ekarpenen artean, berriz, lau errepikatu ziren gehien:

  • Karakaten eolikorik ez ipintzeko eskaera.
  • Autobus zerbitzu publiko hobea ipintzeko eskaera.
  • Segurtasun handiagoa ziurtatzeko eskaera.
  • Garbitasun handiagoa egon dadin eskaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.