Jose Antonio Nuñezek irabazi du Aretxabaletako bola-joko txapelketa

Mirari Altube (Goiena.eus) 2022ko ots. 27a, 13:46

Pandemiak eragindako geraldiaren ostean, atzo, zapatua, Aretxabaletan berrabiarazi zuten bolatokiko jarduna. Bertan, sei txirlo bota zituen bakarra izan zen nagusi: Jose Antonio Nuñez soraluzetarra. 

Ia 50 lagunek hartu zuten parte, guztiak gizonezkoak, eta giro polita sortu zen bolatoki inguruan. Jokalari asko aretxabaletarrak izan ziren baina kanpotik hurreratutakoen taldea ere ez zen atzera geratu; besteak beste, Elgetatik, Soraluzetik, Eibartik eta Markinatik hurretatu ziren.

Soraluzetarra garaile

Soraluzeko Jose Antonio Nuñezek jaso zituen 100 euro eta urdaiazpikoa; izan ere, sei txirlo bota zituen bakarra izan zen. Hurrengo hirurek hiruna txirlo bota zituzten, eta berdinketa hausteko botaldiaren ondoren honela geratu zen sailkapena: bigarren, Eibarko Axola Barri elkarteko Bittor Astigarraga; hirugarren, Jesus Mari Gorosabel; eta laugarren, Ekaitz Oñate eskoriatzarra. Bosgarrena, ostera, Elgoibarko San Migel elkarteko Jabier Osoro izan zen, bi txirlo botata.

Jatorrizko albistea Goiena.eus-en argitaratu da, osorik irakurtzeko, klikatu hemen