Plazentziatarron berbak

Zein da 'Mormozketan' berbaren esanahia?

Aste honetako berba ''Mormozketan' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Mormozketan' berbak marmarrean, txutxumutxuka edo isilean purrustadaka jardutea izendatzen du Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Zertan zabiz hor momoxketan? Ahaztu hori eta hasi zaittez lanian".
  • Euskara batuan: "Zerta zabiltza hor marmarrean? Ahaztu hori eta hasi zaitez lanean".    

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: 'Mormoxeta' formarekin eta esanahi berarekin jasotzen dute Bergara aldeko hiztegiak eta Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak. Ostera, Euskara Batuaren Hiztegiak ez du jasotzen.