Bihar eta astelehenean, greba egunak dituzte osasun publikoko zerbitzuan. Bihar lehen arretako langileak daude grebara deituta. Astelehenean, berriz, Osakidetzako arlo guztietako langileak, ospitaleetakoak, espezialitateetakoak, anbulatorioetakoak eta beste.
Gutxieneko zerbitzuak
Gutxieneko zerbitzuei dagokienez, bi egunotan, Eibarko Ospitalean artatuko dituzte debabarrendarrak, soraluzetarrak barne. Bi mediku izango dira larrialdiak artatzeko eta beste bi etxez etxe ibiltzeko. Eta berdin erizainekin. Bi izango dira ospitalean egoteko eta beste bat etxez etxe ibiltzeko. Egora larriagoen kasuan, berriz, Mendarora jo beharra dago. Eta etxean larritasunen bat gertatuz gero 112ra deitu behar da.