Marraseko alebinen entrenatzaile Iraitz Ibarzabalek kontatutakoaren arabera, atzoko partida "oso berdindua" hasi zen eta lehen zatian 0-2 amaitzea lortu zuen taldeak. Gainera, bigarren zatiko erdialdera arte eutsi egin zion markagailuari, aurrez aurre arerio zaila izan arren.
Ezin eutsi
Hori bai, "akats batzuen ondorioz Zaragozako taldeak atea zulatzea lortu eta Marrasekoek ezin izan zioten partidari eutsi eta 0-6ko emaitzarekin amaitu zen partida, "Marrasekoak, hala ere, pozik egindako lanarekin eta ikasgai berri batekin", dio Ibarzabalek.
Eta gaineratu du gogotsu eutsiko diotela ligaren bigarren bueltari: "Arerio guztiak ezagututa emaitzak iraultzeko ahalmena dutela sentituz bueltatu ziren etxera….. bagoaz!!!"