Plazentziatarron berbak

Zein da 'Dindirrixa' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko ots. 18a, 13:56

Aste honetako berba ''Dindirrixa' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Dindirri' berba sudurretik darion muki urtsua, izerdi edo negar tanta izendatzeko erabiltzen da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Hi, dindirrixa daukan sudurraren puntan".
  • Euskara batuan: "Hi, dindirria daukan sudurraren puntan".  

Iturria: Fernando Oregiri entzuna kalean.

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak, Euskara Batuaren Hiztegiak eta Bergara aldeko hiztegiak jasotzen dute forma eta esanahi berarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.