Presen auzia

Ibaiari buruzko hitzaldia eta batzar nagusia, Itxaropenaren eskutik

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 14a, 09:25

Ibai bateko presa eraisten. Argazkia: Campusa aldizkaria.

Bihar, martitzena, Merlin izenburua duen proiektua aurkeztuko dute Itxaropena Nagusien Elkartean, 17:00etan. Merlin nazioarteko proiektu bat da, EHU eta Gipuzkoako Aldundia lantzen ari direna ibaiak leheneratzeko helburuarekin. Bestalde, Itxaropenarekin segituz, otsailaren 25ean urteko ohiko batzar orokorra egingo dute, Herri Antzokian. 

Merlin proiektuan lantzen ari direna da ibai ekosistemen funtzioak leheneratzea, besteak beste, uholdeak murrizteko, karbono dioxidoa biltzeko, edo uraren fluxu naturala eta arrainen migrazioa errazteko. 

Europa osoko 44 kide daude sartuta proiektuan, tartean, unibertsitateak, ikasketa institutuak, natura kontserbatzeko erakundeak eta enpresen, gobernuen eta udalerrien alde interesdunak. Proiektu horren baitan, iragarrita dago Gipuzkoan, erabiltzen ez diren hamar presa kenduko direla, Deba ibaiaren konektagarritasuna zatikatzen dutelako. Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak ibaiak leheneratzeko eta presak kentzeko obrak egingo ditu, eta 800.000 euro jarriko ditu horretarako.

Hori guztia eta gehiago esplikatzeko Arturo Elosegi, Felipe Alvarez eta Miriam Colls hizlariak izango dira bihar Itxaropena elkartean. Sarrera doan da baina gehienez jota 50 lagunendako lekua izango da. 

Batzar nagusia, datorren astean

Bestalde, Itxaropena elkartearekin segituz, datorren otsailaren 25ean egingo dute urteko ohiko batzar orokorra, Herriko Antzokian. Honako gaiak izango dituzte mahai gainean, 

1- Aurreko batzarreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea.
2.- Aurreko urteko memoria.
3.- 2021eko balantze ekonomikoa.
4.- 2022. urterako aurrekontua.
5.- Izen aldaketa.
6.-Zuzendaritza Batzordea berritzea.