Partida pareko samar hasi bazen ere, 3. tantoan dagoeneko aurrea hartu zuten Soraluzeko Pilota Taldeko Ibarra eta Caramanzana bikoteak. Tanto asko luze jokatu zituzten soraluzetarrek eta azkoitiarrek, atzelarien partaidetza handiarekin.
Baina partidak aurrera egin ahala, bi bikoteen arteko tantoen aldea handitzen joan zen. Soraluzeko taldekideek sakez eskuratu zituzten tanto bat baino gehiago eta beste hiru bat tanto oso erraz lortu zituzten, azkoitiarren akatseak tarteko. Horrek ezintasuna ekarri zion Azkoitiko bikoteari eta igarri egin zen partidan. Azkenean, Soraluzeko taldekideek 22-7 eginda poltsikoratu zuten garaipena, ordu erdi inguru iraun zuen partidan.