Tesinsa enpresa ari da Loraldeko ezponda egonkortzeko lanak egiten. Sokaz lotuta, ezponda garbitzen dihardute langileek gaur. Kontatutakoaren arabera, lurra, plastikoak eta beste erretiratzen ari dira ezpondatik.
Aurreikuspenaren arabera, bi egun inguru emango dute gunea ondo garbitzen. Horren ondoren, sare metalikoa ipiniko dute, pareta eusteko. Azkenik, sarea bera tinkatuko dute ezpondaren goiko zein beheko aldetik.
Bost egun beharko dituzte lanak egiteko, barikura arte. Bien bitartean, Gabolats goiko zirkulazioa desbideratu egingo da.
Xehetasunak ikusgai HEMEN KLIKATUTA.