Abenduan izan ziren eurite ugarien ondorioz udalerrian lur-jausi ugari izan genituen, Loraldeko ezpondarena (talud) horien artean.
Gaur egunean, eremua itxita dago, oinezkoen segurtasuna bermatu ahal izateko.
Udala, baina, jakitun da herritar askorentzako pasabide garrantzitsua dela eta, horregatik, arindu egin ditu ezponda egonkortzeko lanak.
Lan hauei hurrengo astelehenean emango zaie hasiera eta aste beteko iraupena izango dute, astelehenetik-ostirala bitartean.
Ezponda egonkortzeko lanak TESINSA (Técnicos en estabilizaciones e inyeccciones) enpresak burutuko ditu eta 15.078,35€ + BEZ-eko inbertsioa suposatuko dute.
ALDAKETAK TRAFIKOAN
Lanak dirauten bitartean ibilgailuen joan etorriak ondorengo aldaketak jasango ditu:
- Mendiola Industrialdetik erdigunera zein Zeleta, Estaziño, Arraikua.. kaleetara joateko Gabolats kaletik joan beharko da.
- Atxuri kaletik datozen ibilgailuak Zubi Nagusitik joan beharko dira.
- Erdigunea trafikora irekita mantenduko da.
ALDAKETAK AUTOBUS GELTOKIETAN
Denbora tarte horretan, tokiz aldatuko dira AUTOBUS GELTOKIAK:
- Bergarara doazenak saihesbideko ohiko tokietara aldatuko dira: Sagarrerreka eta Txurruken (Lucio Arizbarreta).
- Mendarora doazenak Sagarrerreka (Saihesbidea), Errekalde, Zubi Nagusia eta Baltegietara. AutobusaK Sagarrerrekatik saihesbidea hartu eta GI627-KO Hirukurutzetako biribilgunetik bueltan sartuko dira herrira.